XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai interesgarria baina... dena al da horren ederra sexualitatean?

Sexualitatearen beste alderdia

Ez.

Dena ez.

Gure bizitzako beste edozein alorretan bezala, sexualitatea ere ederra edo zatarra izan liteke, polita, itsusi samarra eta baita oso itsusia ere.

Gauza askoren baitan dago hori.

Badira batere onak ez diren gertaerak sexuari lotuta.

Adibidez, badira diruz erosi eta saltzen diren sexu-harremanak.

Hori prostituzioa da.

Hau da, badira gizon eta emakumeak batez ere emakumeak beren gorputza saldu edo alokatu egiten dutenak, beste batzuek sexu-jardunak izan ditzaten beraiekin.

Ederra litzateke, inork bizimodua horrela atera beharrik izan ez dezan laguntzerik izango bagenu!